Mezuak

KORRIKA etiketa duten argitalpenak ikusgai

KORRIKA BADATOR !! (II. zatia)

Irudia
Gaur hasi da 19. KORRIKA Urepelen eta hamar egunetan zehar Euskal Herriko leku anitz zeharkatuko ditu Bilbora iristeko. Atzo Tellerin ospatu genuen KORRIKA TXIKIA eta primeran pasa genuen zumardian dantzatzen. Atzo ere bukatu egin zen gure Euskal Astea. Hemen dituzue eskolako korridoreak apaintzeko jarri ditugun marrazkiak.

EUSKAL ASTEA IRITSI DA! Goazen denok KORRIKA!! (I. zatia)

Irudia
Jadanik hemen dugu aurtengo Euskal Astea! Beti bezala, euskal kulturarekin erlazionaturiko gaiak lantzen ditugu aste honetan zehar eta aurten KORRIKArekin arituko gara jo eta ke. Horregatik, hasteko aurtengo abestiaren bideoa utziko dizuegu hemen; ikusi, entzun, abestu eta gozatzeko. EUSKARA DA KANPORA TA, DENOK KORRIKARA! Hurrengo astean zehar, gauza gehiago kontatuko dizkizuegu... ADI EGON!