BEGI UMELAK (ITXASO PAIA)

Hona hemen bertsolaritza klaseetan landu dugun bertso bat. Berdintasunari buruz hitz egiten du eta gaur egungo neska/emakume batzuen egoera desberdinak ere deskribatzen ditu.

ITXASO PAIAREN BEGI UMELAK.



Futbolean hasi nahi dut
apuntatu nazazu ama
Esanez erantzun zidan:
Zer diozu ene laztana?
Balleten eman dut zure
izena neska zarelako.
Futbola gogorra da eta
zure moduko neskentzako.

Gaur parranda egingo dut ,
berandu helduko naiz etxera.”
Norekin jeitsiko zara?
nork lagunduko dizu atera?
Ama 16 urte ditut,
ez daukat inoren beldurrik
Baina ni ez naiz fidatzen,
Polit jantzi zara alferrik.”

Bertso eskolan hasi nintzen
Badaramatzat 3 urte
Ta gaurko txapelketara
Takoiekin joan nahiko nuke.”
Baina horrela mutilek
Bertsoz barre egingo dizute
Mendiko botak jantzita
Ondo tratatuko zaituzte.

Ingeniaritza ikasketak
edo bestela ekonomia,
unibertsitatea hain da
pertsonala eta handia…
Turismoa edo bestela
kazetaritza har itzazu
aurpegi eder horrekin
lana errez aurkituko duzu!

Begi umelen sekretuak
Gordetzen dituen ispiluak
Sorginen oihuz urrunera begira
Kristal hautsiak izango dira (bis)

Beti esan ohi digute
nola erantzun, zenbat hitz egin,
hankak zelan gurutzatu
eta ez makillatzeko gehiegi.

Ni behintzat nazkatu naiz eta
Naizena izango naiz eta punto!
Begiak itxi ditzala
horrela ez nauenak gustuko!

Begi umelen…

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak